Posts Tagged ‘shutdown’

h1

shutdown ordenagailua itzaltzeko

2008 urtarrila 4

Urte berri on guztiei!

Gaurkoan motza izango naiz, eta trukotxo batekin etortzen naiz, ez da beste munduko ezer.

Ni normalean musika ipintzen dut ordenagailuan lotara joateko, baina ori lehen ordenagailua gau osoan zehar piztuta eukitzeak zekarren. Horregatik bilatzen egon nintzen, eta “shutdown” komandoa etorri zitzaidan burura, eta zuekin konpartituko dut:

 

shutdown -hP oo:mm

 

Honekin, ordenagailua itzaltzen duzu oo:mm orduan, adibidez:

 

shutdown -hP 01:25

 

Hau ordenagailua gaueko 01:25etan itzaliko luke, -hP esan nahi duena da h (Halt) eta P (Power Off), hau da, linux itzali eta gero ordenagailua ere itzali.

 

shutdown -hP now

 

hau jarri ezkero, momentuan itzaliko da, informazio gehiagorako badakizue:

man shutdown

 

Uste dut komando hauek root bezala egin behar direla instalazio estandar batean, baina baimenak aldatu daitezke edozein egin ahal izateko.

Espero dut norbaiti zerbaitetarako balio izatea

Ondo segi!!