Posts Tagged ‘Portatil’

h1

Kaixo mundua

2007 abendua 26

Lehenik eta behin ongi etorri hau irakur lezakeen edonorentzat, bigarrenik, blog hau zergatik egin dudan azaldu nahi dut.

Denbora nahiko pasa dut portatil baten atzetik, eta azkenean diru pixka bat biltzea lortu dudanean, bat erosi nuen. Ez dut hardwareari buruz gehiegi ulertzen, eta ez neukan oso argi zelakoa nahi nuen, argi neukan gauza bakarra Windows-en lizentzia ez nuela ordainduko zen, eta azkenean hori lortu dut! Baina hori posible izateko ordenagailu “kloniko” batera mugatu behar izan dut.

Beno hau da erosi nuen portatilaren hardwarea gutxi gora behera (Orain memoriz idazten dut, etxera ailegatzerakoan ongi ipiniko dut)

  • Intel Core 2 Duo
  • Ati Radeon HD2400xt 256Mb
  • 2 GB Ram
  • 160 Gb Sata
  • Intel PRO/Wireless 3945ABG
  • 82801H (ICH8 Family) HD Audio Controller Intel Corp. soinu txartela  (Zehazteke)
  • Sonix Technology USB 2.0 WebCam
  • Fingerprint Sensor TouchStrip Hatz-marka irakurlea  (Zehazteke)
  • Multimediadun teklatua
  • Bluetooth Wireles Interface BCM92045NMD BroadCom Corp.

Hau da gutxi gora behera erositakoa.

Ba beno, erositako dendan Ubuntu 7.10 jarri zidaten portatila probatzeko, baina niri ubuntu gustatzen bazait ere, Debianita amorratua naiz, eta gainera azkenaldian KDE-rekin eroso sentitzera iritsi naiz, GNOME alde batera utzita ( Lehen hau zen erabiltzen nuena), horregatik (eta dendariari ubunturen erabiltzaile eta pasahitza esatea ahaztu zitzaiolako) etxera iritsi bezain pronto Debian Lenny bat instalatzeari ekin nion, baina hau nola egin nuen hurrengo post batean ipiniko dut.