Posts Tagged ‘phpMyAdmin’

h1

LAMP zerbitzaria Debian-en

2008 urtarrila 31

Gabon guztioi, egun batzuk baneraman ezer ez idatzi gabe, eta gaurko, nire ordenagailuan instalatu berri dudan LAMP zerbitzaria nola jarri azaltzen saiatuko naiz.

Lehendabizi, (eta hau edozer instalatu baino lehen egin beharko zen gauza bat da.) gure sources.list berrituko dugu:

aptitude update

eta orain goazen apache2 zerbitzari bikain hau instalatzera:

aptitude install apache2 apache2-common apache2-utils ssl-cert

Honekin apache2 zerbitzaria instalatuta izango dugu, gogoratu weborriak /var/www/ kokalekuan jarri beharko ditugula.

Orain zerbitzari batek soilik ezertarako balio ez digunez, php5 eta mysql zerbitzaria jarriko ditugu:

php5 instalatzeko:

aptitude install php5 libapache2-mod-php5 php5-common

Honekin berez php gure zerbitzarian funtzionatu beharko luke, horretarako frogatxo hau egin dezakezue:

nano /var/www/info.php

eta bertan hau idatzi:

<?php
infophp();
?>

gorde eta apache zerbitzaria berrabiaraziko dugu:

/etc/init.d/apache2 restart

eta orain zuen nabegatzailean hau probatu: http://localhost/info.php eta ongi egonez gero, php-ri buruz informazio nahiko agertuko zaizue.

Beno orain soilik mysql zerbitzaria jarri eta kitto!

aptitude install mysql-server mysql-client php5-mysql

Pasahitz bat eskatuko dizue instalatzeko garaian, gogoratu jartzen diozuena! mysql zerbitzariaren root pasahitza baita.

eta bukatzeko phpmyadmin instalatuko dugu, gehienbat mysql zerbitzari bat erabiltzeko nire ustez tresnarik errezena baita:

aptitude install phpmyadmin

Hau instalatzean, zein zerbitzari dugun galdetuko digu, horrela autokonfiguratzeko, hor seinalatu apache2 (seinalatzeko espazio tekla erabili) eta listo, gure LAMP zerbitzaria badago prest erabiltzeko!
Bukatu aurretik, berrabiarazi berriro apache zerbitzaria 😉