Posts Tagged ‘lenny’

h1

Root bezala X etan baimenak edukitzea

2008 urtarrila 9

Gaur beste artikulutxo txiki bat jarriko dut ere, askotan pasako zaizue root bezala

kate /etc/apt/sources.list

egin eta

Xlib: connection to ":0.0" refused by server
Xlib: No protocol specified

xhost: unable to open display “:0.0”

errore hau ikustea, hau gertatzen da zeren X zerbitzariak baimenak behar ditu gauzak exekutatzeko, eta normalean X zerbitzaria irekitzen duena da baimen hori duen erabiltzaile bakarra, eta root-ak ere ezin ditu X horiek erabili, horregatik erabiltzaile arrunt bezala root-ari baimenak eman behar zaizkio X zerbitzarian bertan lehioak ireki ahal izateko, eta hau nola egiten da? ba oso erraz, X zerbitzaria ireki dugun erabiltzailearekin kontsola ireki eta:

xhost +local:root

ipinita listo.

xhost -local:root

egiten badugu root erabiltzaileari berriz kenduko dizkiogu baimenak, eta root ordez beste erabiltzaile baten izena ipinita, honi eman edo kenduko dizkiogu baimenak.

Eta hau ordenagailua pizten dugun bakoitzean automatikoki gerta dadin, script txiki bat egin ta listo, xhost.sh fitxategia sortu $HOME/.kde/Autostart/ karpetan eta exekutatzeko baimenak eman:

chmod +x xhost.sh

eta hau jarri bere barnean:

#!/bin/bash
xhost +local:root
exit

Eta listo! orain KDE-en sartzen garen bakoitzean root bezala ireki ditzakegu fitxategiak

h1

Ati Radeon HD 2400 Debian Lenny -n

2008 urtarrila 9

Ba hauxe da nere txartel-grafikoa, Ati Radeon HD2400xt bat, sekulakoa omen da, ta egia da behin instalatuta oso ongi doala, suposatzen dut beste txartel askoz hobeagoak egongo direla hortik, baina ni honekin nahiko pozik nago gaur egun.

Ta beno, Debian Lenny batean instalatzeko nahiko erraza da:

Weborri honen laguntzarekin egin dut

1.- Driverra ati-ren webgunetik jaitsi behar dugu, weborri honetan gure txartela, S.O. eta horrelakoak aukeratu ondoren jaitsiko dugu.

2.- Orain Kontsola ireki ta root bezala:

aptitude install module-assistant fakeroot build-essential mesa-utils dh-make debconf bzip2

honekin driverra konpilatzeko dependentziak asetuko ditugu

chmod +x ati-driver-installer-8.443.1-x86.x86_64.run

./ati-driver-installer-8.443.1-x86.x86_64.run –listpkg

Honekin –listpkg ikusiko dugu nola .deb paketeak lortu gure S.O.rentzat, eta azkenik:

./ati-driver-installer-8.443.1-x86.x86_64.run --buildpkg Debian/lenny

Orain .deb pakete batzuk egingo dizkigu, bukatzean hauek instalatu:

dpkg -i fgl*.deb

Eta behin instalatuak daudela, kompilatu behar ditugu:
m-a prepare
m-a update
m-a a-i fglrx

Eta amaitzeko aticonfig exekutatuko dugu:

aticonfig --initial

Orain ordenagailua berabiarazi eta listo! badugu gure Ati txartela instalatuta!

h1

Intel Corporation 82801H Soinu txartela debian lenny -n

2008 urtarrila 7

Ba hori, nire soinu txartela Intel 82801H da, eta hau egin behar da erraz baino errazago instalatzeko:

Lehendabizi lspci komandoarekin jakin dezakegu zein den gure soinu txartela, beno eta dispositibo gehiago ere, hau da beste zenbaiten artean niri agertzen zaidana:

Intel Corporation 82801H (ICH8 Family) SMBus Controller (rev 02)

orain root bezala sound fitxategiari lerro berri bat ipintzen diogu:

echo options snd-hda-intel model=3stack > /etc/modprobe.d/sound

Alsa instalatu egiten dugu (root bezala dena):

aptitude install alsa-source alsa-tools alsa-tools-gui alsamixergui alsa-oss

Orain Alsa konfiguratuko dugu:

m-a a-i alsa

ta listo, badugu soinua gure debian lenny-nen!

Informazio hau blog honetatik hartu dut http://alejandromiranda.com

h1

Debian Lenny instalatzen

2007 abendua 27

Debian Lenny instalatzen.

  1. Lehenengo Debian Netinst (saretik instalazioa) Cda jeitsi nuen hemendik: http://www.debian.org/devel/debian-installer/ , amd64 arkitektura aukeratuz eta cd batean grabatu nuen.
  2. Portatila piztu, Cda sartu eta instalazio pantaila erakusten du, bertan “–install-gui bootkbd=es” tekleatu eta intro sakatu, horrela instalazioa modu grafiko batean egiteko, espainarrezko teklatu batekin. KDE instalatu nahi izanez gero F8 tekla zanpatu eta hor jarriko dizu aukera DeskTop=kde edo holako zerbait da.
  3. Instalazio laguntzailearen pausuak jarraitu, LVM zifratua jarri diot disko gogorrari, oraindik ez dut oso ongi ulertzen ze egiten duen horrekin, baina portatil batetan nahiko garrantzitsua da datuak zifratuak izatea, horrela honi buruz zerbait begiratzen dudanean komentatuko dizuet.
  4. Partizioen ondoren, oinarrizko sistema instalatzeko pausuak jarraitu, berabiarazi ordenagailua eta ale! Debian polit bat!!! Beno oraindik oso polita ez den arren izango da.

Eta honekin kitto, orain lanik “politena” iritsi da, gauza guztiak instalatu!!!

Normalean hauek dira instalatzen ditudan lehenengo gauzak:

  • Multimedia ( 3 modu erakusten ditu, nik 3na gomendatzen dut).
  • Inkscape aptitude install inkscape
  • Scribus aptitude install scribus

Espero dut zerbaitetarako balio izatea guzti hau, gutxienez hurrengo bat egoten bada (espero dezagun ni debian polita betirako iraungo duela reinstalatzeko beharrik gabe), niretzako baliogarria izatea, jejeje

h1

Kaixo mundua

2007 abendua 26

Lehenik eta behin ongi etorri hau irakur lezakeen edonorentzat, bigarrenik, blog hau zergatik egin dudan azaldu nahi dut.

Denbora nahiko pasa dut portatil baten atzetik, eta azkenean diru pixka bat biltzea lortu dudanean, bat erosi nuen. Ez dut hardwareari buruz gehiegi ulertzen, eta ez neukan oso argi zelakoa nahi nuen, argi neukan gauza bakarra Windows-en lizentzia ez nuela ordainduko zen, eta azkenean hori lortu dut! Baina hori posible izateko ordenagailu “kloniko” batera mugatu behar izan dut.

Beno hau da erosi nuen portatilaren hardwarea gutxi gora behera (Orain memoriz idazten dut, etxera ailegatzerakoan ongi ipiniko dut)

  • Intel Core 2 Duo
  • Ati Radeon HD2400xt 256Mb
  • 2 GB Ram
  • 160 Gb Sata
  • Intel PRO/Wireless 3945ABG
  • 82801H (ICH8 Family) HD Audio Controller Intel Corp. soinu txartela  (Zehazteke)
  • Sonix Technology USB 2.0 WebCam
  • Fingerprint Sensor TouchStrip Hatz-marka irakurlea  (Zehazteke)
  • Multimediadun teklatua
  • Bluetooth Wireles Interface BCM92045NMD BroadCom Corp.

Hau da gutxi gora behera erositakoa.

Ba beno, erositako dendan Ubuntu 7.10 jarri zidaten portatila probatzeko, baina niri ubuntu gustatzen bazait ere, Debianita amorratua naiz, eta gainera azkenaldian KDE-rekin eroso sentitzera iritsi naiz, GNOME alde batera utzita ( Lehen hau zen erabiltzen nuena), horregatik (eta dendariari ubunturen erabiltzaile eta pasahitza esatea ahaztu zitzaiolako) etxera iritsi bezain pronto Debian Lenny bat instalatzeari ekin nion, baina hau nola egin nuen hurrengo post batean ipiniko dut.