h1

Pantailaren distira aldatu linux-en xgamma-rekin

2008 martxoa 14

Egunon guztioi, denboralditxo bat pasa da azken sarreratik, eta gaur, atzo ikasitako gauzatxo bat jartzera nator.

Nire portatilan ezin dut pantailaren distira aldatu teklatuaren bidez, teklak marraztutak ditudan arren, sistemak ez du erantzuten hauek zapaltzean, horregatik begira egon nintzen nola alda nezakeen hau, eta azkenean zerbait lortu dut, programatxo hau aurkitu nuen interneten: xgamma.

Egia esan behar baldin badut, baneukan instalatuta iadanik, baina ez nekien existitzen zenik ere.

Beno erabiltzeko erraza da, kontsola ireki eta:

xgamma -gamma 2.0

Honek izugarri handituko du pantailaren distira, lehengora itzultzeko:

xgamma -gamma 1.0

Gutxiago igo nahi badugu, adibidez:

xgamma -gamma 1.25

Honekin norbaitek programatzen badaki, (Ni bash-en ideiarik ez), script bat egin dezake, non exekutatzean oraingo gamma 0.1 igo ala jaisten duen, horrela script hori teklatuari lotzeko, eta teklekin gamma aldatu al izateko. Hor uzten dizuet erronka 😉

Eta kde erabiltzen baduzute, jakizue kgamma existitzen dela, eta kde-ren konfigurazio zentruan azalduko zaizuela hortik grafikoki gamma aldatzeko.

Hurrengorarte!!!

h1

GNU/Linux erabiltzen ikasteko lagungarriak

2008 martxoa 6

Kaixo guztiei, hemen naiz berriro!

Gaur ez ditut gauza handirik jarriko, bakarrik beste leku batzuetarako esteka batzuk:

GNU/Linux erabiltzen ikasteko lagungarri izan daiteken materiala hemen aurkitu dezakegu, nola funtzionatzen duen, paketeen kontua, repositorioak, aptitude, fitxategi-sistema… era erraz batean azalduta, Linux-ez ezer ez dakizuenentzat eta oraindik erabiltzera ausartzen ez diren zuen lagunentzat oso lagungarria izan daiteke.

Lehenengo Zatia 

Bigarren Zatia 

eta

Hirugarren Zatia 

eta bukatzeko, testutxo bat, hau irakurri eta gero, windows erabiltzen jarraitzeko hautua egiten duena ez dago burutik sano 😀

NSA eta Microsoft-en megaespioitza 

Ondo segi!

h1

No time for love – Elkartasuna!!!

2008 otsaila 11

Ezer ez berririk komentatzeko gure Euskal Herriak jasaten dabilen eraso berri honen aurrean, bakarrik hori, ez dela maitasunaren garaia, bakearen garaia dela.

No time for love in Basque Country 

h1

Cinelerra instalatu debian Lenny-n

2008 otsaila 11

Gabon guztiei berriz ere, duela dexente ez nuela hemen ezer idazten, nahiko lanpetuta baitnabil azken aldi honetan, eta ez dut denbora handirik eduki blog-a berritzeko, dena den gaurkoan Cinelerra nola instalatu utziko dut, eta ATI Radeon txartelarekin beryl nola jarri aste honetan jartzen saiatuko naiz, ez larritu!!!

Beno goazen ba lanera:(root bezala)

nano /etc/apt/sources.list

eta amaieran Multimedia repositorioak jarriko ditugu:

# Multimedia
deb http://www.debian-multimedia.org/ testing main
deb-src http://www.debian-multimedia.org/ testing main

orain:

aptitude update

aptitude install cinelerra

Eta listo, cinelerra instalatuta izango dugu, baina abiatzerakoan, normalean errore bat ematen du:

echo "0x7fffffff" > /proc/sys/kernel/shmmax

Hau egitea eskatzen digu, orduan root bezala hori jarriz listo, baina hau sistema abiarazten dugun bakoitzean jarri behar ez izateko:

nano /etc/sysctl.conf

eta hemen bukaeran hau jarri:

kernel/shmmax=0x7fffffff

eta listo, badugu gure cinelerra erabiltzeko prest.

Eta azken gauzatxo bat, cinelerraren laguntza gida ofiziala euskaraz badaukagu!!!

Hemen ikusteko

h1

LAMP zerbitzaria Debian-en

2008 urtarrila 31

Gabon guztioi, egun batzuk baneraman ezer ez idatzi gabe, eta gaurko, nire ordenagailuan instalatu berri dudan LAMP zerbitzaria nola jarri azaltzen saiatuko naiz.

Lehendabizi, (eta hau edozer instalatu baino lehen egin beharko zen gauza bat da.) gure sources.list berrituko dugu:

aptitude update

eta orain goazen apache2 zerbitzari bikain hau instalatzera:

aptitude install apache2 apache2-common apache2-utils ssl-cert

Honekin apache2 zerbitzaria instalatuta izango dugu, gogoratu weborriak /var/www/ kokalekuan jarri beharko ditugula.

Orain zerbitzari batek soilik ezertarako balio ez digunez, php5 eta mysql zerbitzaria jarriko ditugu:

php5 instalatzeko:

aptitude install php5 libapache2-mod-php5 php5-common

Honekin berez php gure zerbitzarian funtzionatu beharko luke, horretarako frogatxo hau egin dezakezue:

nano /var/www/info.php

eta bertan hau idatzi:

<?php
infophp();
?>

gorde eta apache zerbitzaria berrabiaraziko dugu:

/etc/init.d/apache2 restart

eta orain zuen nabegatzailean hau probatu: http://localhost/info.php eta ongi egonez gero, php-ri buruz informazio nahiko agertuko zaizue.

Beno orain soilik mysql zerbitzaria jarri eta kitto!

aptitude install mysql-server mysql-client php5-mysql

Pasahitz bat eskatuko dizue instalatzeko garaian, gogoratu jartzen diozuena! mysql zerbitzariaren root pasahitza baita.

eta bukatzeko phpmyadmin instalatuko dugu, gehienbat mysql zerbitzari bat erabiltzeko nire ustez tresnarik errezena baita:

aptitude install phpmyadmin

Hau instalatzean, zein zerbitzari dugun galdetuko digu, horrela autokonfiguratzeko, hor seinalatu apache2 (seinalatzeko espazio tekla erabili) eta listo, gure LAMP zerbitzaria badago prest erabiltzeko!
Bukatu aurretik, berrabiarazi berriro apache zerbitzaria 😉

h1

Nola instalatu Fingerprint Sensor TouchStrip Hatz-marka irakurlea debianen?

2008 urtarrila 26

Ba hori galdetzen dut ni…

Sarean zehar bilatu ta bilatu ostean, erantzun argirik ez dut lortu oraindik, horregatik hor doa galdera, norbaitek zerbait baldin badaki, asko eskertuko nuke gurekin konpartitzen badu, horregatik:

Norbaitek ba al daki nola instalatu Fingerprint Sensor TouchStrip hatz-marka irakurlea debian batean?

mila esker!

h1

Nola instalatu webcam bat debian-en

2008 urtarrila 23

Gabon guztioi, gaurkoan nik nere webcam-a nola instalatu egin nuen azaltzen saiatuko naiz, oso erraza izan zen, uvc driverrak beharko ditugu soilik, eta hau horrela lortzen da: (root bezala)

aptitude install build-essential subversion

Honekin subversion instalatuko dugu, eta orainhau erabiliz, uvc instalatuko dugu:

svn checkout http://svn.berlios.de/svnroot/repos/linux-uvc/

cd linux-uvc/linux-uvc/trunk/

Eta behin dena jaitsita eta trunk direktorioan gaudenean:

make

make install

modprobe uvcvideo

Eta kitto! Iadanik gure webcam-a gure debian kuttunan izango dugu erabiltzeko prest.

Ondo segi!