Archive for the ‘truecrypt’ Category

h1

onekript erabili truecrypt erabilpena errazteko

2008 urtarrila 16

Kaixo guztioi, atzo esan bezala, gaur onekript -en bidez truecrypt-erako interfaze bat erabiliko dugu, horretarako, lehendabizi onekript jaitsi behar dugu, eta gorde nahi dugun tokian deskonprimatu.

Gero kommander beharko dugu exekutatzeko, orduan, root bezala:

aptitude install kommander

arazorik egon ez bada, onekript deskonprimatuta daukagun karpetara jo eta bertan root bezala ere:

kmdr-executor onekript.kmdr

eta ia atera beharko zaigu programaren pantaila!

h1

Fitxategiak enkriptatuz gure burua gorde

2008 urtarrila 15

Hemen gabiltzan guztiok izango dugu usb diska bat, “metxero”, “pinganillo”, “pintxo”, “pendrive” eta halako izena dutenak, eta ziur zuei niri bezala behin baino gehiagotan gertatu zaizuela non demontre utzi duzuen ez jakitea, eta aukera txarrenean, inoiz gehiago ez ikustea. Eta zer gertatzen da hau gertatzean? ba aurkitzen duen edonork jakin dezakela ze eramaten zenuten bertan, eta hau ez da oso grabea izango musika edo holakoak soilik eramaten badugu, baina pentsa zure kontu korrontearen datuak, zure kurrikulum osoa, edota laneko edo pribatuak izan behar diren datuak eramaten baditugu… Ze kristo orduan!

Ba hau konpontzeko kriptografia erabili dezakegu, eta honetarako programak egon badaudenez, TrueCrypt aurkeztuko dut gaur.

Programa honekin, fitxategi solteak, diska osoak… enkriptatu daitezke, 3 algoritmo ezberdin erabil ditzake, eta baita hauen arteko batura bat ere, eta niretzako gauzarik interesgarriena, behin martxan edukita, enkriptatutako fitxategia beste disko gogor bat bezala ikus dezakegu, hau da, hasieran “montatu” eta bukatzean “desmontatu” bitartean, beste disko gogor bat bezala trata dezakegu, soilik 1go aldian eskatuko dgu pasahitza, eta windows-linux sistementzako dago eskura, horrela gure enkriptatutako fitxategiak edonon ireki ditzazkegu.

Ta beno, debian-en instalatzeko hurrengo pausuak eman behar dira:

Lehendabizi, kodea jaitsiko dugu

Device Mapper modulua izan behar dugu instalatuta, ez badugu: (root bezala)

aptitude install dmsetup

Orain jaitsitako fitxategia deskonprimatu:

tar -xvzf truecrypt-4.3a-source-code.tar.gz

cd truecrypt-4.3a-source-code/Linux

Eta hemen instalatzen hasiko gara:

Lehendabizi konpilatu:

./build.sh

Eta orain instalatu:

./install.sh

Eta honekin badaukagu instalatuta, bihar ipiniko dut nola sortu fitxategi enkriptatuak eta lortzen badut, nola instalatu programa grafiko bat Truecrypt-erako,

espero dut norbaiti balio izatea, eta badakizue, enkriptatu orain berandu izan baino lehen!

agur!