Archive for the ‘symfony’ Category

h1

Symfonyn azpidomeinuak erabiltzen

2010 urtarrila 8

Aupa, gaurkoan symfony frameworkan azpidomeinuak sortzen ikasiko dugu.

Lehendabizi gure symfonyrekin gure domeinu nagusia izango denaren aplikazioa sortzen dugu:

symfony generate:app frontend

Orain gure azpidomeinurako aplikazioa sortuko dugu, adibidez administraziorako domeinurako:

symfony generate:app admin

/web/ karpetan beste karpeta bat sortuko dugu, bertan azpidomeinuko fitxeroak sartzeko, adibidez admin karpeta sortuko dugu:

mkdir web/admin

Orain /web/ karpetan dauden admin.php eta admin_dev.php /web/admin/ era mugituko ditugu

mv admin*.php admin/

eta baita .htaccess fitxategia kopiatu ere:

cp .htaccess admin/

beno, ia amaitu dugu, orain admin.php eta admin_dev.php-en honako lerroa bilatu eta aldatu:

lehen:

require_once(dirname(__FILE__).’/../config/ProjectConfiguration.class.php’);

orain:

require_once(dirname(__FILE__).’/../../config/ProjectConfiguration.class.php’);

listo, orain gure apache zerbitzarian gure azpidomeinua konfiguratzea baino ez zaigu geratzen, eta lokalean baldin bazaude, zure host fitxategia ere aldatu, ta symfonyn azpidomeinuekin ikusiko zara.

hurrengorarte

h1

symfony-n CRON erabili script-ak exekutatzeko

2009 abendua 17

Honen bitartez, symfony proiektu batean Script batzuetan cron erabili daiteke, honetarako horrela sortu behar da script-a:

batch fitxategia sortzen dugu errotik zintzilik, eta bertan gu nahi dugun scripta

/batch/script.php

Hemen honakoa ipintzen dugu:

<?php

// Symfony-ren Core-a kargatzen dugu
require_once(dirname(__FILE__).’/../config/ProjectConfiguration.class.php’);
$configuration = ProjectConfiguration::getApplicationConfiguration(‘frontend’, ‘prod’, true);
sfContext::createInstance($configuration);

// Hurrengo bi lerroak ezabatu datu baserik erabiltzen ez baduzu
$databaseManager = new sfDatabaseManager($configuration);
$databaseManager->loadConfiguration();

// Guk nahi dugun kodea hemendik aurrera

echo “\r\n Cron lana exekutatzen.\r\n”;

Orain gogoratzen ez ditudan webgune ezberdinetatik atera dut informazio hau

h1

Symfonyn internazionalizazioarekin

2009 abendua 16

Symfonyn gure weborriak beste hizkuntzetara itzultzeko, pauso hauek jarraitu behar dira:

  1. Konfigurazioan aldaketak egin: (/frontend/config/setting.yml)
    all:
    .settings:
    i18n: on
  2. Gure txantiloiaren hasieran Helper-a sartu:
    <?php use_helper(‘I18N’) ?>
  3. Itzuli beharreko esaldi guztiak formatu berrira aldatu:
    lehen:
    <h2>Gaur <?php echo date(‘Y-m-d’) ?> da.</h2>
    orain:
    <h2><?php echo __(‘Gaur %1% da’, array(‘%1%’ => date(‘Y-m-d’))) ?></h2>

Txantiloiatik kanpo erabili nahi izanez gero:
$this->getContext()->getI18n()->__(‘Textua’);

Ta listo, weborriak euskaraz ere egiteko aitzakirik ez

Informazio gehiago: (gazteleraz)  librosweb