Archive for the ‘kde’ Category

h1

Pantailaren distira aldatu linux-en xgamma-rekin

2008 martxoa 14

Egunon guztioi, denboralditxo bat pasa da azken sarreratik, eta gaur, atzo ikasitako gauzatxo bat jartzera nator.

Nire portatilan ezin dut pantailaren distira aldatu teklatuaren bidez, teklak marraztutak ditudan arren, sistemak ez du erantzuten hauek zapaltzean, horregatik begira egon nintzen nola alda nezakeen hau, eta azkenean zerbait lortu dut, programatxo hau aurkitu nuen interneten: xgamma.

Egia esan behar baldin badut, baneukan instalatuta iadanik, baina ez nekien existitzen zenik ere.

Beno erabiltzeko erraza da, kontsola ireki eta:

xgamma -gamma 2.0

Honek izugarri handituko du pantailaren distira, lehengora itzultzeko:

xgamma -gamma 1.0

Gutxiago igo nahi badugu, adibidez:

xgamma -gamma 1.25

Honekin norbaitek programatzen badaki, (Ni bash-en ideiarik ez), script bat egin dezake, non exekutatzean oraingo gamma 0.1 igo ala jaisten duen, horrela script hori teklatuari lotzeko, eta teklekin gamma aldatu al izateko. Hor uzten dizuet erronka 😉

Eta kde erabiltzen baduzute, jakizue kgamma existitzen dela, eta kde-ren konfigurazio zentruan azalduko zaizuela hortik grafikoki gamma aldatzeko.

Hurrengorarte!!!

h1

Multimedia teklatua debian lenny-n

2008 urtarrila 20

Multimedia teklatua duzuten edonori pasako zitzaigun, debian berria instalatu, eta hara! multimedia teklak ez dabiltza! -Baina Windows-ekin erabiltzen ditut! Ezin dira hautsita egon!

Eta egia da, ez daude hautsita, soilik konfiguratzea falta zaie, eta horretara ekingo diogu, horretarako hemendik ateratako informazioaz baliatu naiz.

Jakin behar dugun lehenengo gauza da, teklatu bakoitzan, tekla bat zanpatzean keycode bat bidaltzen diola ordenagailuari, eta honek keycode hori aztertu eta horren harira jokatzen du, horregatik egin behar dugun gauza bakarra gure mutimedia keycodeak zeintzuk diren jakin eta X zerbitzariari esan zer egin behar duen keycode horiek zanpatzean.

Eta gure keycodeak zeintzuk diren jakiteko, xev programa erabiliko dugu, orduan, kontsola ireki eta:

:~$ xev

xev irekitzen denean, teklatua eta xaguarekin egiten dugun oro erregistratzen du, horregatik, tekla multimedia bat zapaldu eta begira zer agertzen den, nire kasuan iexplore tekla zapaltzean hau agertzen da:

KeyPress event, serial 31, synthetic NO, window 0x3200001,
root 0x89, subw 0x0, time 2539765776, (-452,430), root:(226,481),
state 0x0, keycode 178 (keysym 0x1008ff18,
NoSymbol), same_screen YES,
XLookupString gives 0 bytes:
XmbLookupString gives 0 bytes:
XFilterEvent returns: False

Ikusten duzuenez, keycode 178 eta Nosymbol agertzen dira, hau teklaren keycodea eta zer daukan ezarria esaten du, kasu honetan ezer ez. Ba hau nahi ditugun multimedia tekla guztiekin egingo dugu, eta keycodeak apuntatu!

Ondoren, xmodmap erabiliko dugu teklatua konfiguratzeko, programa honek, X-en teklatua momentuan aldatzeko aukera ematen du.

Read the rest of this entry ?

h1

Bluetooth debian lenny-n

2008 urtarrila 18

Gaurkoz, hor betidanik izan duzugun eta jartzen ez genekien bluetooth-a instalatzen ikasiko dugu, eta erraz-erraz gainera, 2 pausotan ia,

beno, root bezala:

aptitude install kdebluetooth bluez-tools

Honekin printzipioz balio du, ireki kdebluetooth eta begiratu ea bluetooth-a aktibatu dugun, (Nire ordenagailuak Fn+F6 teklak zanpatuz aktibatu eta desaktibatzen da)

Eta behin aktibatuta, ba disfrutatzera!

h1

KDE 4.0 Stable Kalean!!!

2008 urtarrila 11

Ba bai, azkenik atera egin da kde 4.0 bertsioa, hona hemen kaleratze nota.

Oraingoz debianen instalatzeko era bakarra kodea konpilatzea da, baina espero dugu hemendik gutxira aptitude bitartez instalatzeko aukera ematea.

KDEren weborrian ere aplikazio batzuei begiradatxo bat ematen diete, zer iruditzen zaizue? itxura hona ez?