Archive for 2010(e)ko urtarrila

h1

Nola eguneratu wordpress blog bat

2010 urtarrila 29

Ba gaur lanean, wordpress blog bat bertsioz eguneratzea tokatu zait, wordpress 2.7tik wordpress 2.9ra (Gaurko berriena), eta blog hau eguneratzea tokatzen zaidan bakoitzean nola egin begiratu behar dudanez, hemen jarriko ditut emandako pausoak:

  1. Plugin guztiak kendu
  2. wp-admin eta wp-includes karpetak berrizendatu
  3. WordPress bertsio berria igo wp-content carpeta eta wp-config.php izan ezik
  4. Nabigatzailean http://zure-bloga/wp-admin/upgrade.php exekutatu, guztia amaitzeko

Eta hori da dena inkilino.com-etik hartuta

h1

Symfonyn azpidomeinuak erabiltzen

2010 urtarrila 8

Aupa, gaurkoan symfony frameworkan azpidomeinuak sortzen ikasiko dugu.

Lehendabizi gure symfonyrekin gure domeinu nagusia izango denaren aplikazioa sortzen dugu:

symfony generate:app frontend

Orain gure azpidomeinurako aplikazioa sortuko dugu, adibidez administraziorako domeinurako:

symfony generate:app admin

/web/ karpetan beste karpeta bat sortuko dugu, bertan azpidomeinuko fitxeroak sartzeko, adibidez admin karpeta sortuko dugu:

mkdir web/admin

Orain /web/ karpetan dauden admin.php eta admin_dev.php /web/admin/ era mugituko ditugu

mv admin*.php admin/

eta baita .htaccess fitxategia kopiatu ere:

cp .htaccess admin/

beno, ia amaitu dugu, orain admin.php eta admin_dev.php-en honako lerroa bilatu eta aldatu:

lehen:

require_once(dirname(__FILE__).’/../config/ProjectConfiguration.class.php’);

orain:

require_once(dirname(__FILE__).’/../../config/ProjectConfiguration.class.php’);

listo, orain gure apache zerbitzarian gure azpidomeinua konfiguratzea baino ez zaigu geratzen, eta lokalean baldin bazaude, zure host fitxategia ere aldatu, ta symfonyn azpidomeinuekin ikusiko zara.

hurrengorarte