Archive for 2008(e)ko martxoa

h1

xgamma-rekin scripta

2008 martxoa 18

Bestean esan bezala, azkenean skriptxo txiki bat egin dut, xgamma erraz aldatzeko.

esdebian jendearen laguntzarekin


#!/bin/bash
# ##########################################
# Pantailaren distira aldatzeko skript-a
# Honen bidez xgamma komandoa erabiliz,
# pantailaren gamma 0.1 igotzea ala
# jaistea du helburu
#
# ERABILTZEKO:
# ./gama.sh + //Gammaren balioa 0.1 igotzeko
# ./gama.sh - //Gamaren balioa 0.1 jaisteko
#
# Copyright (C) 2008 Asier <athilha@gmail.com>
#
# This program is free software: you can redistribute it and/or modify
# it under the terms of the GNU General Public License as published by
# the Free Software Foundation, either version 3 of the License, or
# (at your option) any later version.
#
# This program is distributed in the hope that it will be useful,
# but WITHOUT ANY WARRANTY; without even the implied warranty of
# MERCHANTABILITY or FITNESS FOR A PARTICULAR PURPOSE. See the
# GNU General Public License for more details.
#
# You should have received a copy of the GNU General Public License
# along with this program. If not, see .
#
# ###########################################
# Parametro bakarra sartu dela egiaztatzen dut,
# bestela irteten naiz
if [ $# != 1 ]; then
exit 0
fi
#Parametro bakarra sartu badut, zuzena den egiaztatzen dut
if [ $1 = "+" ]; then
NORA=0
elif [ $1 = "-" ]; then
NORA=1
else
exit 0
fi
# xgammak itzultzen didana gordetzen dut VAR aldagaian
# xgamma-ren irteera stderr-etik stdout-era berbidaltzen du
VAR=`xgamma 2>&1`
# Beharrezkoak ditudan zenbakiak hartu eta oso eta dezimaletan banatzen ditut
NUM=${VAR:8:4}
DEC=${NUM:2:1}
INT=${NUM:0:1}
# 0 < gamma > 2 dela ziurtatzen naiz
if [ $INT = 2 ]; then
if [ $NORA = 0 ]; then
exit 0;
fi
elif [ $INT = 0 ]; then
if [ $DEC = 1 ]; then
if [ $NORA = 1 ]; then
exit 0
fi
fi
fi
# gorakorra izanez gero, dezimalak handitzen ditut
if [ $NORA = 0 ]; then
if [ $DEC = 9 ]; then
DEC=0
INT=$(($INT+1))
else
DEC=$(($DEC+1))
fi
else
# beherakoa izanez gero txikitu
if [ $DEC = 0 ]; then
DEC=9
INT=$(($INT-1))
else
DEC=$(($DEC-1))
fi
fi
GAMA=$INT.$DEC
# behin gamaren balio berria izanik, xgamma komandoa exekutatzen dut, -quiet parametroarekin
xgamma -q -gamma $GAMA

h1

Pantailaren distira aldatu linux-en xgamma-rekin

2008 martxoa 14

Egunon guztioi, denboralditxo bat pasa da azken sarreratik, eta gaur, atzo ikasitako gauzatxo bat jartzera nator.

Nire portatilan ezin dut pantailaren distira aldatu teklatuaren bidez, teklak marraztutak ditudan arren, sistemak ez du erantzuten hauek zapaltzean, horregatik begira egon nintzen nola alda nezakeen hau, eta azkenean zerbait lortu dut, programatxo hau aurkitu nuen interneten: xgamma.

Egia esan behar baldin badut, baneukan instalatuta iadanik, baina ez nekien existitzen zenik ere.

Beno erabiltzeko erraza da, kontsola ireki eta:

xgamma -gamma 2.0

Honek izugarri handituko du pantailaren distira, lehengora itzultzeko:

xgamma -gamma 1.0

Gutxiago igo nahi badugu, adibidez:

xgamma -gamma 1.25

Honekin norbaitek programatzen badaki, (Ni bash-en ideiarik ez), script bat egin dezake, non exekutatzean oraingo gamma 0.1 igo ala jaisten duen, horrela script hori teklatuari lotzeko, eta teklekin gamma aldatu al izateko. Hor uzten dizuet erronka 😉

Eta kde erabiltzen baduzute, jakizue kgamma existitzen dela, eta kde-ren konfigurazio zentruan azalduko zaizuela hortik grafikoki gamma aldatzeko.

Hurrengorarte!!!

h1

GNU/Linux erabiltzen ikasteko lagungarriak

2008 martxoa 6

Kaixo guztiei, hemen naiz berriro!

Gaur ez ditut gauza handirik jarriko, bakarrik beste leku batzuetarako esteka batzuk:

GNU/Linux erabiltzen ikasteko lagungarri izan daiteken materiala hemen aurkitu dezakegu, nola funtzionatzen duen, paketeen kontua, repositorioak, aptitude, fitxategi-sistema… era erraz batean azalduta, Linux-ez ezer ez dakizuenentzat eta oraindik erabiltzera ausartzen ez diren zuen lagunentzat oso lagungarria izan daiteke.

Lehenengo Zatia 

Bigarren Zatia 

eta

Hirugarren Zatia 

eta bukatzeko, testutxo bat, hau irakurri eta gero, windows erabiltzen jarraitzeko hautua egiten duena ez dago burutik sano 😀

NSA eta Microsoft-en megaespioitza 

Ondo segi!