h1

Multimedia teklatua debian lenny-n

2008 urtarrila 20

Multimedia teklatua duzuten edonori pasako zitzaigun, debian berria instalatu, eta hara! multimedia teklak ez dabiltza! -Baina Windows-ekin erabiltzen ditut! Ezin dira hautsita egon!

Eta egia da, ez daude hautsita, soilik konfiguratzea falta zaie, eta horretara ekingo diogu, horretarako hemendik ateratako informazioaz baliatu naiz.

Jakin behar dugun lehenengo gauza da, teklatu bakoitzan, tekla bat zanpatzean keycode bat bidaltzen diola ordenagailuari, eta honek keycode hori aztertu eta horren harira jokatzen du, horregatik egin behar dugun gauza bakarra gure mutimedia keycodeak zeintzuk diren jakin eta X zerbitzariari esan zer egin behar duen keycode horiek zanpatzean.

Eta gure keycodeak zeintzuk diren jakiteko, xev programa erabiliko dugu, orduan, kontsola ireki eta:

:~$ xev

xev irekitzen denean, teklatua eta xaguarekin egiten dugun oro erregistratzen du, horregatik, tekla multimedia bat zapaldu eta begira zer agertzen den, nire kasuan iexplore tekla zapaltzean hau agertzen da:

KeyPress event, serial 31, synthetic NO, window 0x3200001,
root 0x89, subw 0x0, time 2539765776, (-452,430), root:(226,481),
state 0x0, keycode 178 (keysym 0x1008ff18,
NoSymbol), same_screen YES,
XLookupString gives 0 bytes:
XmbLookupString gives 0 bytes:
XFilterEvent returns: False

Ikusten duzuenez, keycode 178 eta Nosymbol agertzen dira, hau teklaren keycodea eta zer daukan ezarria esaten du, kasu honetan ezer ez. Ba hau nahi ditugun multimedia tekla guztiekin egingo dugu, eta keycodeak apuntatu!

Ondoren, xmodmap erabiliko dugu teklatua konfiguratzeko, programa honek, X-en teklatua momentuan aldatzeko aukera ematen du.

Lehendabizi formaturik gabeko textu fitxategi bat sortuko dugu, nire jarriko dizuet adibide gisa:

keycode 144 = XF86AudioPrev
keycode 153 = XF86AudioNext
keycode 160 = XF86AudioMute
keycode 162 = XF86AudioPlay
keycode 164 = XF86AudioStop
keycode 174 = XF86AudioLowerVolume
keycode 176 = XF86AudioRaiseVolume
keycode 178 = XF86HomePage
keycode 236 = XF86Mail
keycode 237 = XF86AudioMedia

Formatu gabeko textu fitxategi hau, gure etxeko direktorioan gordeko dugu .xmodmap bezala, eta galdetzen baduzute zergatik erabili ditudan izen horiek, informazio guztia ikusi nuen blogean esaten duten bezala, /usr/include/X11/XF86keysym.h fitxategian definituta daude, horrela aplikazio asko defektuz gure teklak har ditzakete.

Orain aldaketa hauek aplikatuko ditugu, hortarako kontsola ireki eta:

:~$ xmodmap .xmodmap

Orain berriro xev irekiko dugu, ea aldaketak aplikatu diren ikusteko, adibidez aurreko teklatua zapaltzean hau agertzen zait:

KeyPress event, serial 31, synthetic NO, window 0x3200001,
root 0x89, subw 0x0, time 2539765776, (-452,430), root:(226,481),
state 0x0, keycode 178 (keysym 0x1008ff18, XF86HomePage), same_screen YES,
XLookupString gives 0 bytes:
XmbLookupString gives 0 bytes:
XFilterEvent returns: False

Ikusten duzutenez, 178 keycodeari XF86HomePage sinboloa ezarri dio.

Orain KDE irekitzen dugun bakoitzean hau aplikatuko dugu, modu honetan:

~/.kde/Autostart/ karpetan sortu textu fitxategi bat teklatua.sh izenarekin adibidez (izena berdin du, baina .sh izatea), eta bertan:

#!/bin/bash
xmodmap .xmodmaprc
exit

gorde eta gero:

:~$ chmod +x teklatua.sh

Orain bakarrik geratzen zaigu teklak konfiguratzea, horretarako: kontrol gunea> Eskualdea eta erabilerraztasuna > laster teklak hor konfiguratu daitezke, amarok bezalakoetan adibidez, laster tekla globalak opzioa badauka programa berta, hor konfiguratu behar da.

Espero norbaiti balio izatea! hurrengorarte

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: