Archive for 2007(e)ko abendua

h1

Debian Lenny instalatzen

2007 abendua 27

Debian Lenny instalatzen.

  1. Lehenengo Debian Netinst (saretik instalazioa) Cda jeitsi nuen hemendik: http://www.debian.org/devel/debian-installer/ , amd64 arkitektura aukeratuz eta cd batean grabatu nuen.
  2. Portatila piztu, Cda sartu eta instalazio pantaila erakusten du, bertan “–install-gui bootkbd=es” tekleatu eta intro sakatu, horrela instalazioa modu grafiko batean egiteko, espainarrezko teklatu batekin. KDE instalatu nahi izanez gero F8 tekla zanpatu eta hor jarriko dizu aukera DeskTop=kde edo holako zerbait da.
  3. Instalazio laguntzailearen pausuak jarraitu, LVM zifratua jarri diot disko gogorrari, oraindik ez dut oso ongi ulertzen ze egiten duen horrekin, baina portatil batetan nahiko garrantzitsua da datuak zifratuak izatea, horrela honi buruz zerbait begiratzen dudanean komentatuko dizuet.
  4. Partizioen ondoren, oinarrizko sistema instalatzeko pausuak jarraitu, berabiarazi ordenagailua eta ale! Debian polit bat!!! Beno oraindik oso polita ez den arren izango da.

Eta honekin kitto, orain lanik “politena” iritsi da, gauza guztiak instalatu!!!

Normalean hauek dira instalatzen ditudan lehenengo gauzak:

  • Multimedia ( 3 modu erakusten ditu, nik 3na gomendatzen dut).
  • Inkscape aptitude install inkscape
  • Scribus aptitude install scribus

Espero dut zerbaitetarako balio izatea guzti hau, gutxienez hurrengo bat egoten bada (espero dezagun ni debian polita betirako iraungo duela reinstalatzeko beharrik gabe), niretzako baliogarria izatea, jejeje

h1

Kaixo mundua

2007 abendua 26

Lehenik eta behin ongi etorri hau irakur lezakeen edonorentzat, bigarrenik, blog hau zergatik egin dudan azaldu nahi dut.

Denbora nahiko pasa dut portatil baten atzetik, eta azkenean diru pixka bat biltzea lortu dudanean, bat erosi nuen. Ez dut hardwareari buruz gehiegi ulertzen, eta ez neukan oso argi zelakoa nahi nuen, argi neukan gauza bakarra Windows-en lizentzia ez nuela ordainduko zen, eta azkenean hori lortu dut! Baina hori posible izateko ordenagailu “kloniko” batera mugatu behar izan dut.

Beno hau da erosi nuen portatilaren hardwarea gutxi gora behera (Orain memoriz idazten dut, etxera ailegatzerakoan ongi ipiniko dut)

  • Intel Core 2 Duo
  • Ati Radeon HD2400xt 256Mb
  • 2 GB Ram
  • 160 Gb Sata
  • Intel PRO/Wireless 3945ABG
  • 82801H (ICH8 Family) HD Audio Controller Intel Corp. soinu txartela  (Zehazteke)
  • Sonix Technology USB 2.0 WebCam
  • Fingerprint Sensor TouchStrip Hatz-marka irakurlea  (Zehazteke)
  • Multimediadun teklatua
  • Bluetooth Wireles Interface BCM92045NMD BroadCom Corp.

Hau da gutxi gora behera erositakoa.

Ba beno, erositako dendan Ubuntu 7.10 jarri zidaten portatila probatzeko, baina niri ubuntu gustatzen bazait ere, Debianita amorratua naiz, eta gainera azkenaldian KDE-rekin eroso sentitzera iritsi naiz, GNOME alde batera utzita ( Lehen hau zen erabiltzen nuena), horregatik (eta dendariari ubunturen erabiltzaile eta pasahitza esatea ahaztu zitzaiolako) etxera iritsi bezain pronto Debian Lenny bat instalatzeari ekin nion, baina hau nola egin nuen hurrengo post batean ipiniko dut.